jueves, 1 de octubre de 2009

Esperotako kurtsoa

Proiektuak... noizbaiten gure buruan imaginatutako eraikin bat erreala izango denaren ametsetan. Karrea hasi genuenetik denok buruan izan dugun ideia, eta karrera hau hartzera behartu gintuen ametsa. Horrela, gure burua motibatuz, aukeratutako karrera hau apurka apurka(...batzuek besteek baino azkarrago...) aurrera ateraz joan gara, emandako kolpeei aurre eginez, azken urte hauetan denontzako hain erakargarria izan den errealitatearen bila abiatuz.

Aurten, laugarren mailako proiektu irakasgai hau esku artean izanik, pasadan urteko esperientzia obetu nahiko nuke. Horrela klase teorikoen bestelako perspektiba bat nahiko nuke, erreflexiora gidatu gaituen klase teorikoak. Taldekako lana ere aproposa izango delakoan nago, horrela, ikasleen arteko eta ikasle irakasle arteko komunikazioa sustatuz.

0 comentarios:

Publicar un comentario